Osasun Saila

Farmazia-zerbitzuak

Ospitaleko farmazia

  • Erabat bermatuta dago ospitaleetako farmazia-zerbitzuetan sendagaiak jaso ohi dituzten pertsonen tratamenduen jarraitutasuna.
  • Ospitaleko farmazia-zerbitzuetan pertsona-pilaketarik egon ez dadin, ez joateko deia egiten da, hitzordua izan ezean.
  • Farmazia-zerbitzua telefonoz jarriko da harremanetan pertsona horiekin hitzordua emateko, medikazioa noiz amaitzen duen kontuan hartuta.

Farmazia komunitarioa

  • Farmazia komunitarioaren esparruan, farmazia-bulegoetan pertsonen joan-etorria eta pazienteen pilaketa murrizteko helburuarekin, behar-beharrezko kasuetan soilik joatea gomendatzen da.

  • Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen tratamendu guztiak automatikoki eguneratu dira; beraz, oraingoz, ez da beharrezkoa osasun zentroarekin harremanetan jartzea.

Sendagaiak etxean emateko zerbitzua

  • Etxez etxeko medikamentuak emateko medikazioa lortzeko egin beharreko urratsei buruzko informazioa emateko, Eusko Jaurlaritzaren 012 Zuzenean telefonoaren bidez, Osasun Sailak zerbitzu bat jarri du abian. Zerbitzu horrek lehentasuna ematen die mendetasun-egoeran dauden eta Beti On telelaguntza-sistemaren bidez artatzen diren patologia anitzeko pertsonei (hainbat gaixotasun kroniko dituztenak).
  • Helburua bikoitza da: pertsonak beren etxeetan ahalik eta denbora gehien egotea farmazietara joan beharrik izan gabe, eta sendagaiak dituztela bermatzea, horrela osasun-zentroetan eta farmazietan pertsonak metatzea saihestuz, osasun-arloko profesionalak babesteko.
  • Plana Enplegu eta Gizarte politiketako Sailarekin, Foru-Aldundiekin eta Farmazialarien Elkargo Ofizialekin eta Farmaziekin, hiru Lurralde Historikoetako boluntariotza-sarearekin (Gurutze Gorria Araban, Gurutze Gorria Bizkaian, Bolunta eta DYA Bizkaian eta DYA eta Gurutze Gorria Gipuzkoan) eta farmazia-banaketako enpresekin elkarlanean landu da.

Azken aldaketako data: