Zer da fundazioaren ondarea?

Fundazioaren ondasunaren barruan ondoko bi hauek sartzen dira: batetik, dotazioa osatzen duten eta ekonomikoki balioets daitezkeen obligazioak, ondasunak eta eskubideak; eta, bestetik, eratu ondotik fundazioak lortutako horiek –dotazioari lotu ala ez–. Bere ondarea osatzen duten ondasun eta eskubide guztien titular izan behar da fundazioa. Horiek guztiak, bidenabar, urteko inbentarioan jaso beharko dira, eta, beharrezko izanez gero, dagozkion erregistroetan inskribatu.