Zein eskubide dute herri-onurako elkarteek?

Herri-onurakotzat aitortu diren elkarteek eskubide hauek izango dituzte:

a) Beren agiri guztietan «Eusko Jaurlaritzak herrionurakotzat aitortua» aipamena erabiltzeko eskubidea.

b) Une bakoitzean indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen eskubide, onura eta salbuespenez –ekonomikoak, administratiboak, zergen arlokoak eta sozialak– gozatzeko eskubidea.

c) Doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea, berariazko legediak ezartzen dituen baldintzetan.

d) Entzunak izateko eskubidea, eragindako herritarrak biltzen edo ordezkatzen dituzten neurrian, bai elkarteen xedeekin lotura zuzena duten izaera orokorreko xedapenak prestatzerakoan, bai elkarteentzat garantia berezia duten planak eta programak prestatzerakoan, betiere elkarteoi entzuteko administrazio eskudunak ezartzen duen prozeduraren arabera.