Zein elkarte daude behartuta beren kontuak ikuskatzera?
Garrantzia ekonomikoa duten elkarteak. Zein elkarte izango dira horiek?
Bi urtetan, bata bestearen ondoan, jarraian aipatzen diren ezaugarrietako bi dituztenak:
a) Elkarteko ondarearen balioa 2.000.000,00 eurokoa edo hortik gorakoa izatea. Elkartearen egoera-balantzean agertzen den aktiboaren diru-zenbateko osoa izango da ondarea, ekitaldia amaitzen den egunean betiere.
b) Elkarteak kudeatutako jardueren bolumena 3.000.000,00 eurokoa edo gorakoa izatea, hau da, fundazioaren ohiko jarduerengatik emaitza-kontuko hartzekoan agertzen diren elkartearen diru-sarreren urteko kopuru garbia.
c) Berez enpresa jarduerak burutzea edo bazkideen erantzukizun mugatua duen edozein elkartetan % 5etik gorako partaidetza izatea.
d) Pertsona onuradunek ordaindutako zerbitzuen kopurua edo bolumena elkarteak egindakoak baino askoz handiagoak izatea.
e) Ekonomia-ekitaldian zehar enplegatutako langileen batez besteko kopurua 50etik gorakoa izatea.
Sozietate anonimoak kontu-ikuskaritza egitera behartzen dituzten ezaugarriak dituzten onura publikoko elkarteak, nolanahi ere, garrantzi ekonomikoa duten onura publikoko elkartetzat joko dira.