Tindategiak: Tindategiak soineko bat hondatu dit eta 180 euro eskaintzen dizkit, kalte-ordaina ordaintzeko. Peritu-txostena eska dezaket?
Garbiketa-zerbitzua egin baino lehen, kontsumitzaileak eta tindategiak ados jarrita itun dezakete jantziaren aurretiazko balioespena. Hori horrela egiten bada, nahitaez betetzeko ituna izango litzateke bi alderdientzat jantzien narriadura- edo galera-kasuetan. Horregatik, balioespen hori frogagirian berariaz jaso behar da benetan aplikatzeko.
Ez badu balioespen hori egin, legeak ezarritako bidetik eskatu behar da kalte-ordaina. Hau da: kasu honetan, jasotako eskaintza ez onartzeko erabakia justifikatzen duen nolabaiteko froga erakutsi behar duzu eta kalteak oinarritutako irizpide baten arabera balioetsi (bai jantziarenak, bai moralak).
Araudia
- 1453/1987 Errege Dekretua, azaroaren 27koa, zeinaren bidez ehun produktuen, ile-larruen, larruen eta sintetikoen garbiketa, kontserbazio eta tindaketa zerbitzuak arautzeko erregelamendua onartzen baita: 6.1.9 eta 8.3 artikuluak.
Azken aldaketako data: