Ordainketak
- Euskaltegietako ikasleen deialdiko matrikula 44 euro azterketaldiko.
- Deialdi irekiko eta HOBEko matrikula egiteko 87 euro azterketaldiko.
Ordaintzeko salbuetsita daude:
- Espetxeetan dauden pertsonak;
- Kategoria bereziko familia ugarietako kideak;
- Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema arautzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonak.
% 50eko hobaria dute:
- Kategoria orokorreko familia ugarietako kideek.
Matrikulazio-epearen barruan ordaindu behar da:
- Internet bidez
- edo finantza-erakundeetan, izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.
Zure ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea. Horretarako, jo hona:
Hasi saioa > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokion deialdia] > Matrikula zertan den ikusi: “Matrikula onartua. Azterketa egin dezakezu” mezua agertu behar du.
Bai, okerreko maila edo deialdi baterako egin baduzu matrikula, dirua itzuliko dizute, betiere itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin baldin baduzu.
Inprimakia bete behar duzu itzulketa eskatzeko: Diru ordaina itzultzea nahi dut