Ohiko galderak: NIMA (Ingurumen Identifikazio Zenbakia)

NIMA (Ingurumen Identifikazio Zenbakia) ingurumen-informazioko sistemetan zentro edo kokaleku bat identifikatzen duen kodea da.

NIMAk ingurumen-izapideak egiten diren zentroa identifikatzen du.

  • Ohiko akatsa:
    • NIMA ingurumen-baimen, jakinarazpen edo inskripzio batekin nahastea.

NIMA zentroa INGURUNETen alta ematean sortzen da.

Horretarako, lehenik erakundea sisteman alta emanda egon behar da. Zentroa sortu eta haren datuak erregistratu ondoren, sistemak automatikoki esleituko dio dagokion NIMA.

  • Ohiko akatsa:
    • NIMA eskatzeko izapide espezifiko bat bilatzea.

Ez. NIMAk zentroa identifikatzen du soilik. NIMA edukitzeak ez du esan nahi zentroak ingurumen-baimenik edo inskripziorik duenik.

Dagozkion ingurumen-prozedurak aparte izapidetu behar dira.

  • Ohiko akatsa:
    • NIMA lortuta, beharrezko ingurumen-izapideak eginda daudela pentsatzea.

Ez. Zentro bakoitzak bere NIMA propioa du.

Erakunde berak hainbat zentro baditu, zentro bakoitza bereizita alta eman behar da, eta bakoitzak bere NIMA izango du.

  • Ohiko akatsa:
    • Zentro baten NIMA beste zentro baten izapideetarako erabiltzea.

Ez. Bereizitako zentro bakoitzak bere NIMA izan behar du, nahiz eta erakunde berarenak izan eta elkarrengandik oso gertu egon.

  • Ohiko akatsa:
    • Udalerri berean edo hurbil dauden bi zentrok NIMA bera erabil dezaketela pentsatzea.

NIMA INGURUNETen kontsulta daiteke, zentroaren datuetara sartuta.

Zentroa sisteman alta emanda badago, hari lotutako NIMA agertuko da.

  • Ohiko akatsa:
    • NIMA erakundearen datuetan bilatzea, zentroaren datuetan bilatu beharrean.

Zentro bati lotutako izapideak egiteko, zentro horrek sisteman identifikatuta egon behar du.

Zentroak NIMArik ez badu, lehenik alta eman behar zaio.

  • Ohiko akatsa:
    • INGURUNETen alta eman gabeko zentro bati lotutako izapide bat hasteko saiatzea.

Zentroak jarduera behin betiko uzten badu, dagokion baja edo jarduera-uzte prozedura izapidetu behar da.

Ez dago NIMA bakarrik ezabatzeko berariazko izapiderik.

  • Ohiko akatsa:
    • Zentroaren baja izapidetu gabe NIMA kentzea eskatzea.

Ez. Ez dago NIMA egiaztatzeko berariazko ziurtagiri edo dokumentu ofizialik.

NIMA zentroaren datuen barruan dago jasota INGURUNETen, eta ingurumen-izapideetan erabiltzen da zentroa identifikatzeko.

  • Ohiko akatsa:
    • NIMAri lotutako ziurtagiri edo egiaztagiri ofizial espezifiko bat eskatzea.

Zenbait kasutan, obrei edo aldi baterako jarduerei lotutako zentroek aldi baterako NIMA bat izan dezakete.

Hala ere, kasu horien kudeaketa eta baldintzak obra eta aldi baterako jarduerei buruzko informazioan azaltzen dira.

Azken aldaketako data: