Ohiko galderak: AAI edo AAU baimenaren datuak eSIRen eta beste erregistro batzuetan

Lehenik, egiaztatu AAIa edo AAUa ebatzita dagoela eta baimenak bilatzen ari zaren hondakin-inskripzioa edo -baimena jasotzen duela.

AAIetan eta AAUetan, ebazpenean berariaz jasotako hondakin-inskripzioak baino ez dira komunikatzen eSIRera. Zentroak AAIa edo AAUa izateak ez ditu berez sortzen Hondakinak Ekoizteko eta Kudeatzeko Erregistroko inskripzio posible guztiak.

Ebazpenak inskripzioa jasotzen badu baina eSIRen agertzen ez bada, jakinarazi desadostasuna ingurumena@euskadi.eus helbidera, eta adierazi:

  • entitatearen IFZ;
  • zentroaren NIMA;
  • AAIaren edo AAUaren zenbakia;
  • falta den inskripzio mota;
  • antzemandako desadostasunaren azalpen laburra.

Ez aurkeztu beste eskaera bat ebazpenean dagoeneko emanda dagoen inskripzio bat lortzeko.

  • Ohiko akatsa:
    • Zentroa berriro alta ematea edo beste baimen-eskaera bat hastea eSIRen falta den datu bat zuzentzeko. Horrek bikoiztasunak sor ditzake eta ez du desadostasunaren jatorria zuzentzen.

Konparatu eSIRen dauden datuak indarrean dagoen ebazpenarekin, geroagoko aldaketak barne. Desadostasunaren jatorriaren arabera egin beharko da zuzenketa:

  • Ebazpenak datu zuzenak jasotzen baditu baina eSIRera gaizki edo osatu gabe bidali badira, jakinarazi desadostasuna ingurumena@euskadi.eus helbidera.
  • Behar dituzun hondakinak, eragiketak edo baldintzak ez badaude indarrean dagoen ebazpenean jasota, AAIaren edo AAUaren dagokion aldaketa izapidetu beharko duzu.

Desadostasuna jakinaraztean, adierazi IFZ, NIMA, ukitutako baimena eta berrikusi beharreko hondakinak, eragiketak edo inskripzioak.

  • Ohiko akatsa:
    • Erregistroa zuzentzeko soilik eskatzea, sartu nahi den datua AAIan edo AAUan baimenduta ez dagoenean. Kasu horretan, lehenik baimena aldatu behar da.

E01 edo E02 inskripzioa eSIRera bidaltzen da soilik AAIaren edo AAUaren ebazpenean emandako inskripzioen artean berariaz jaso bada.

Tratamendu-instalazioaren baimena eta tratamendu-eragiketak egiten dituen pertsonaren edo entitatearen baimena datu desberdinak dira. Horregatik, egiaztatu eSIRen behar bezala agertzen direla:

  • tratamendu-instalazioaren inskripzioa;
  • operadorearen E01 edo E02 inskripzioa;
  • bien arteko lotura, hala dagokionean;
  • baimendutako hondakinak eta eragiketak.

E01 edo E02 inskripzioa falta bada edo haren datuak ez badatoz bat ebazpenarekin, jakinarazi desadostasuna ingurumena@euskadi.eus helbidera beste eskaera bat hasi aurretik.

E01 edo E02 baimena tratamendu-eragiketak egiten dituen pertsona fisikoari edo juridikoari dagokio, eta haren egoitza sozialaren NIMAri lotuta egon behar du. Ez da nahasi behar entitateak ustiatzen dituen instalazio bakoitzaren baimenarekin.

Entitate bera hainbat zentrori lotutako E01 edo E02 inskripzioekin agertzen bada, jakinarazi kasua ingurumena@euskadi.eus helbidera, honako hauek egiaztatzeko:

  • zein den egoitza sozialari dagokion NIMA;
  • inskripzio bakoitzak zer hondakin eta eragiketa jasotzen dituen;
  • inskripzio bikoiztuak dauden;
  • eSIRen datuak bateratu edo zuzendu behar diren.

Ez eskatu inskripzio baten baja edo aldaketa zein inskripzio mantendu behar den egiaztatu arte.

E01 edo E02 baimena ematen duen indarreko ebazpena eta eSIRen eskuragarri dagoen erregistro-informazioa erabil ditzakezu.

Dokumentazioa aurkeztu aurretik, egiaztatu eSIRen inskripzioa bat datorrela ebazpenarekin honako datu hauetan:

  • entitatearen IFZ;
  • egoitza sozialari lotutako NIMA;
  • inskripzio-zenbakia;
  • baimendutako hondakinak;
  • tratamendu-eragiketak.

Beste Administrazioak erregistro-formatu jakin bat eskatzen badu eta ezin baduzu lortu, edo eSIRen datuak ez badatoz bat ebazpenarekin, jakinarazi ingurumena@euskadi.eus helbidera eta adierazi zer dokumentazio eskatu dizuten.

Aldaketa-ebazpenak hondakin-inskripzioetan aldaketak jasotzen baditu, datu horiek AAIaren edo AAUaren bidez bidali behar dira. Ez aurkeztu beste aldaketa sektorial bat aldaketa berberak errepikatzeko soilik.

Aldaketa ebatzi ondoren, egiaztatu datu eguneratuak behar bezala agertzen direla eSIRen. Ebazpenak aldaketak jasotzen baditu baina erregistroa eguneratu ez bada edo desadostasunak baditu, jakinarazi ingurumena@euskadi.eus helbidera.

Konparatu argitaratutako informazioa indarrean dagoen ebazpenarekin eta INGURUNETen zentroari buruz agertzen diren datuekin.

Desadostasunen bat antzematen baduzu, jakinarazi ingurumena@euskadi.eus helbidera, eta adierazi:

  • entitatearen IFZ;
  • zentroaren NIMA;
  • AAIaren edo AAUaren zenbakia;
  • okerra dela uste duzun argitaratutako datua;
  • indarrean dagoen ebazpenean agertzen den datua.

Entitatearen edo zentroaren identifikazio-datuak aldatzea eta baimenaren baldintzak aldatzea jarduketa desberdinak dira. Okerra den datua zentroaren izenari, helbideari edo beste datu orokor batzuei badagokie, egiaztatu datu horiek INGURUNETen ere eguneratuta daudela.

Azken aldaketako data: