Matrikula eta izen ematea
Hiru deialdi mota daude:
- Euskaltegietako ikasleentzako deialdia;
- Deialdi irekia;
- HOBE deialdia (ordenagailu bidez).
- 16 urte beteta izatea edo matrikula egiten den urte naturalean betetzea.
- Matrikula egoki egitea eta jarritako epean ordaintzea.
- Euskaltegietako ikasleen deialdian parte hartzeko ezinbestekoa da atalase mailako proba euskaltegian gainditzea. Gainera, C2 mailaren kasuan ezinbestekoa da C1 maila egiaztatua izatea edo baliokidea izatea.
- Deialdi irekian edo HOBE deialdian parte hartzeko, aldiz, ez duzu aurrez mailarik egiaztatu behar.
Bai, 2024an gainditutako proben emaitzak gordeko dira azterketaldi batetik bestera, betiere deialdi bereko azterketa batetik bestera:
- Euskaltegietako ikasleen deialdian:
- Irakurmen-proba eta entzumen-proba (biak gaindituz gero).
- Gainera, idazmen-proba ere gainditu bada, gordeko da hori ere.
- Deialdi irekian:
- Irakurmen-proba eta idazmen-proba (biak gaindituz gero).
- HOBE deialdian:
- irakurmen-proba, entzumen-proba eta idazmen-proba (hirurak gaindituz gero).
Euskaltegietako ikasleen deialdian parte hartzeko ezinbestekoa da:
- HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egotea, 2024ko martxoaren 25etik aurrera, B1, B2, C1 edo C2 mailako ikastaro batean.
- C2 mailan matrikulatzeko, gainera C1 mailako euskara-agiria edo agiri baliokidea izan behar duzu edo maila hori egiaztatzetik salbuetsita izan, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuari eta otsailaren 26ko 28/2019 Dekretuari jarraikiz. Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko diren dekretu horien babesean matrikulatutako dagokion unibertsitatearen ziurtagiria aurkeztu behar duzu HABEn.
- Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea.
Deialdi irekian eta HOBE deialdian matrikulatu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dituzu:
- 16 urte beteta izatea edo matrikula egiten den urte naturalean betetzea.
- Matrikula egoki egitea eta jarritako epean ordaintzea.
HABEren webgunetik:
Hasi saioa > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [hautatu deialdia eta maila] > Matrikula egin/ikusi
Oharra deialdi irekian: saioa hasteko beharrezkoa da aldez aurretik HABEren webgunean erregistratuta egotea. Erregistroa egiteko aukera matrikula-epearekin batera zabalduko da.
- Saioa hasteko, zure erabiltzailea eta pasahitza sartu behar dituzu: erabiltzailea beti da norberaren nortasun-agiriaren zenbakia, eta pasahitza, inoiz aldatu ez bada, norberaren nortasun-agiriaren zenbakia letrarik gabe.
- Pasahitza zein den ahaztu bazaizu, "pasahitza berreskuratu" aukera baliatu, saioa hasteko pantailan bertan. Arazorik baduzu, jarri harremanetan HABErekin pasahitza berreskuratzeko inprimaki honen bidez.
- Matrikula-orria bete eta grabatu.
- Azterketaldi bakoitzean, maila batean bakarrik egin daiteke matrikula eta deialdi mota bakar batean.
- Matrikula egiterakoan ohartzen bazara aplikazioan agertzen diren datuak ez direla zuzenak, zure kabuz alda ditzakezu, NAN-zenbakia izan ezik. Horrelakoetan datuak zuzentzeko eskatu dezakezu inprimaki honen bidez.
- C2 mailaren kasuan, aditua zaren espezialitate akademiko edo teknikoa zein den zehaztu behar duzu matrikula-orrian.
- Matrikularen ordainketa epearen barruan egin behar da Interneten bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular, Caja Rural de Navarra), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.
- Matrikulatze-prozesua behar bezala burutu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginda daudenean. Izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan egin ez izanak egiaztatze-prozesutik kanpo geratzea ekartzen du.
Zure NAN zenbakia bakarrik beharko duzu saioa hasteko eta matrikulatzeko.
- Azterketa egunerako egokitzapenen bat eskatu behar baduzu, desgaitasunaren eremuan eskumena duen erakunde publikoak emandako agiri ofiziala aurkeztu beharko duzu eta zer egokitzapen behar duzun adierazi: aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema eta abar.
- Aurkeztutako agiriaren konpultsa zazpi egun naturaletan egin beharko duzu HABEren egoitzetako batean, matrikula egiteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.
Euskaltegietako ikasleen deialdiari uko egiteko eta deialdi irekian edo HOBE deialdian matrikulatzeko HABErekin jarri behar duzu harremanetan mezu bat bidaliz helbide honetara: azterketak@habe.eus
Ez, deialdi jakin bateko azterketaldi batean matrikulatzen den azterketariak ezin du, sei hileko azterketaldi berean, inolako matrikularik burutu HABEren beste deialdi batean, nahiz eta beste maila batean izan.