Laguntza teknikoko zerbitzua: Laguntza teknikoko zerbitzu bati eman diot nire ordenagailua, konpon dezan. Zein bermealdi dauka konponketak?
Laguntza teknikoko zerbitzuetan egindako konponketen bermeak gutxienez hiru hilabeteko baliozkotasun-aldia dauka. Gailua entregatzen den egunetik hasten da zenbatzen aldi hori, eta baliozkoa da, baldin eta beste pertsona edo zerbitzu batzuek manipulatu edo konpondu ez badute. Bermean, egin litezkeen gastuak sartzen dira (adibidez, garraioa edo lekualdaketa).
Bermealdi horretan konpondutako matxura berriro agertzen bada edo konponketa horren ondoriozko akats berri bat agertzen bada, jakinaraz iezaiozu laguntza teknikoko zerbitzuari. Konponketa doakoa izango da.
Matxura berri bat agertzen bada eta bermeak matxura hori estaltzen ez duela jartzen badu, laguntza teknikoko zerbitzu bera erabil dezakezu, edo beste batera jo.