Banka: Komisiorik kobratu al diezadake banketxe batek?
Bai. Komisioak kobratu ahal izango dizkizu, baldin eta:
- Komisioa behar bezala jasota eta kuantifikatuta badago erakundearen tarifa-liburuxkan, eta liburuxka hori Espainiako Bankuan erregistratuta badago.
- Komisioa erakundeak emandako zerbitzuei badagokie.
- Komisioa kontratu-dokumentuan jasota badago edo beste moduren batean zure adostasun espresua lortu bada.
- Zerbitzu-eginkizuna justifikatzen duten zerbitzuak zuk eskatu edo onartu badituzu.
- Kobratutako komisioa emandako zerbitzuarekin proportzioan badago.
Komisioak ez badu baldintza horietakoren bat betetzen, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu.
Azken aldaketako data: