Ohiko galderak: AAI edo AAU bat izapidetzen ari diren instalazioen egoera

Ingurumen-baimen integratuaren (AAI) edo ingurumen-baimen bakarraren (AAU) ebazpena eman arte, instalazioari indarrean dituen sektoreko baimenak, inskripzioak, komunikazioak eta gainerako gaikuntza-tituluak aplikatzen zaizkio.

Eskaera aurkezteak ez ditu berez titulu horiek ordezten, eta ez du esan nahi instalazioak AAI edo AAU bidezko baimena duenik.

  • Ohiko akatsa:
    • Eskaera aurkezte hutsagatik instalazioak AAI edo AAU baduela pentsatzea. Baimena dagokion ebazpena ematen denean izango da eraginkorra.

Ez. AAUren ebazpena eman ez den bitartean, oraindik eman ez den baimen batean ezarritako jarraipen-betebeharrak ez dira aplikatzen.

Aldi horretan, instalazioak indarrean dituen sektoreko gaikuntza-tituluetan ezarritako jarraipen-, kontrol- eta informazio-aurkezpeneko betebeharrak bete behar ditu.

AAU eman ondoren, ebazpenean ezarritako baldintzak, kontrolak eta epeak bete beharko ditu.

  • Ohiko akatsa:
    • AAUren eskaera aurkeztu delako soilik AAUren jarraipen-prozedurak erabiltzea. Ebazpena eman arte, indarrean dauden sektoreko tituluei dagozkien prozedurak erabili behar dira.

AAI edo AAU eman arte, instalazioak indarrean dituen sektoreko gaikuntza-tituluen mende jarraitzen du. Jarduketa titulu horiei dagokien prozeduraren bidez izapidetu beharko da, ingurumen-organoak izapidetzen ari den AAI edo AAU espedientean sartu behar dela berariaz adierazi ezean.

Aldaketak AAI edo AAU lortzeko aurkeztutako proiektuari eragiten badio, izapidetzen ari den espedientean ere jakinarazi beharko da, baimena instalazioaren benetako egoera kontuan hartuta ebatz dadin.

  • Ohiko akatsa:
    • Sektoreko prozeduran eta AAI edo AAU eskaeran informazio desberdina aurkeztea. Zentroari, instalazioei, fokuei, prozesuei eta ingurumen-eraginei buruzko datuek koherenteak izan behar dute erlazionatutako espediente guztietan.

Ez. Eskaera aurkezteak ez du berez baimentzen proiektuan jasotako instalazioak eraikitzea, muntatzea, lekuz aldatzea, aldatzea edo martxan jartzea.

Baimena aldez aurretik lortu behar denean, jarduketa ezin izango da gauzatu AAI edo AAU ebatzi arte. Gainera, jarduera benetan hasi aurretik, ebazpenean ezarritako baldintzak eta gainerako betekizunak bete beharko dira.

Legez martxan dagoen jarduerak indarrean dituen gaikuntza-tituluek babestutako baldintzetan jarraitu ahal izango du, baina ezin izango ditu gauzatu baimentzeke dauden jarduketa berriak.

  • Ohiko akatsa:
    • Eskaera aurkeztu izanaren egiaztagiria proiektua gauzatzeko baimenarekin nahastea. Egiaztagiriak eskaera aurkeztu dela frogatzen du, baina ez du baimentzen aldez aurreko baimena behar duten jarduketak hastea.

Azken aldaketako data: