Eraldatu al daiteke elkarte bat?

Elkarte oro lege honen menpeko ez den elkarte izaerako erakunde bihur daiteke, erakunde horren berariazko legediak ezartzen dituen betekizunak betez gero.

Eraldaketarako erabakia hartzeko, batzar nagusi berezira deitu behar da, soilik xede horretarako

Lege honen menpeko ez den elkarte-izaerako erakunde oro Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskriba daitekeen elkarte bihur daiteke, baldin eta erakunde horren berariazko legedian horrela jasota badago eta legedi horretan zein lege honetan aurreikusitako betekizun eta prozedurak betetzen baditu.

Eraldaketan ez dago likidazio beharrik.