Berreskuratu ahal dituzte elkartekideek egindako ondare-ekarpenak?

Bai, estatutuetan hala aurreikusi bada, eta hirugarrenei kalte egiten ez badie.

Baldin eta elkartea desagiten bada edo elkartekideak bere borondatez elkartea uzten badu, haseran egin zituzten ondare – ekarpenak edo egindako beste diru-ekarpen batzuk jasotzeko eskubidea izan dezakete; nolanahi ere, ez zaizkio itzuliko une horretara arte elkartekide izateagatik ordaindutako kuotak.