Bat-egin ahal dira elkarteak?
Bai, elkarteek beste batzuekin bat egin dezakete, bi eratara: bi elkartek edo gehiagok elkarte berri bat eratuz, edo aurretik baden elkarte batek beste bat edo batzuk xurgatuz.
Bat-egitearen inguruko egintzetarako Batzar Nagusi Berezira deitu behar da, soilik xede horretarako, eta deialdia elkarte interesdunek egin behar dute.
Bat egiteko prozesuetan ez dago likidazio-fasearen beharrik: elkartearen ondasun, eskubide eta betebehar guztiak sortu den elkarte berriari edo elkarte xurgatzaileari eskualdatzen zaizkio