Banka-maileguak: Zer egin dezaket hipoteka ordaindu ezin badut?
Ezer baino lehen, zure ekonomiari kalte gutxien eragiten dizkioten konponbideak bilatu behar dituzu; eta, ordaintzen ez baduzu, berehala zerbait egitea komeni da.
Hainbat aukera daude, besteak beste:
- Maileguaren epea luzatzea eta gabealdi oso edo partzial bat aplikatzea.
- Zorrak bateratzea.
- Higiezina saltzea zorra kitatzeko.
- Ordainean ematea.
2024an, indarrean daude Gobernuak bultzatutako aldi baterako neurriak, hipoteka-kuoten igoeraren aurrean kalteberatasun-arriskuan dauden edo kalteberak diren familiak babesteko. Neurri horiek finantza-erakunde gehienek sinatu duten Jardunbide Egokien Kodean sartuta daude.
Azken aldaketako data: