Banka-maileguak: Hipoteka bat kontratatuko dut. Hipotekari lotutako aseguru bat kontratatzera behartu nazakete?

Ez, abusuzko jarduketa da.

Hala ere, erakundeek, batzuetan, mailegu-kontratuetan klausulak sartzen dituzte, eta klausula horietan ezartzen dutenez, aseguru horiek beren jarraibideei jarraituz kontratatzen badituzu, onura bat lortuko duzu, normalean interes-tasaren diferentziala murriztean datzana.

Beraz, kontratua berrikusi behar da. Horrelako hobekuntza bat ezartzen badu, a priori, ez litzateke abusuzko klausula bat izango.

Hipotekaren kasuan, nahitaezko aseguru bakarra etxeko asegurua da, baina ez duzu zertan hipoteka-mailegua ematen duen erakundearekin kontratatu.

Imagen normativa
Araudia

Azken aldaketako data: