Banka-maileguak: Beste banku batekin fusionatuko den banku batean daukat hipoteka. Izan al dezake eraginik?

Bankuen arteko salerosketak ezin ditu aldatu hipoteka-mailegu baten, mailegu pertsonal baten edo kontratatutako beste edozein produkturen gaineko baldintzak.

Aitzitik, baliteke bezeroak bulego batetik bestera aldatzea, batzuk desagertu egingo direlako.

Gerta daiteke iraupen mugagabeko produktu baten baldintzak aldatzea, hala nola banku-kontu batena, baina hori ez da salerosketa-eragiketaren ondorio, banku-erakundeek edozein unetan alda baititzakete mota horretako produktuen baldintzak. Kasu horretan, gutxienez bi hilabete lehenago jakinarazi beharko dute, bezeroak erabaki ahal izan dezan aldaketa horrekin jarraitu nahi duen ala ez.

Informazio gehiago

Azken aldaketako data: