Aseguruak: Asegurua erabili dut, eta uste dut hurrengo urteko kuota garestitu egingo didatela; legezkoa al da hori?

Legezkoa izan dadin, polizaren barruan egoera hori arautuko duen klausula bat egon behar da.

Hobarien atalean jaso ohi dira klausula horiek, eta kuotak automatikoki zer kasutan garestitu daitezkeen ezartzen dute. Hala ez bada, aseguru-etxearen alde bakarreko kontratu-aldaketa izango litzateke, eta aldaketa baliozkoa izateko, beharrezkoa da poliza iraungi baino gutxienez bi hilabete lehenago jakinaraztea kontsumitzaileari eta hark onartzea.

Imagen normativa
Araudia

Azken aldaketako data: