Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskadiko salmenta-koadernoa. Food 4 Future

Maiatzaren 17tik 19ra bitartean, Euskadik mundu mailako elikaduraren eta edarien industriari zuzendutako berrikuntzaren arloko ekitaldirik garrantzitsuena hartuko du: Food 4 Future.

Gaur egun, elikagaien ekoizpenak lehentasuna du nazioartean; ondorioz, enpresek adi egon behar dute eta sektorean eta haien inguruan gertatzen diren etengabeko aldaketetara moldatzeko gai izan behar dute. Testuinguru horretan, industria-sektore guztientzako aldaketa-palanka giltzarria da berrikuntza.

Elikagaien eta gastronomiaren balio-katea sendotu eta handitzeko Eusko Jaurlaritzak egindako apustu handietako bi enpresen garapena eta enpresa eta negozio berriak sortzeari emandako sustapena dira, sektore hori estrategikoa baita euskal ekonomian. Apustu horretatik datoz elikagaien eta edarien sektoreko industrien esku erakundeek jartzen dituzten tresnak. Tresna horiek guztiak F4Fko Euskadi Basque Country standean ezagutu ahalko dituzu.

Euskadi, aukerako lurraldea Elikadura Sektorearentzat - Salmenta koadernoa

Azken aldaketako data: