Arantxa Tapia sailburuaren agurra

Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Zer egiten dugu

Eginkizun eta jarduketa-arlo hauek dagozkigu:

  • Enplegua sortzeko suspertze ekonomikoa areagotzea, eraldaketa digitala, ekologikoa eta soziosanitarioa egitura produktiboaren lehiakortasuna indartzeko aukera gisa onartuz, eta ingurumeneko irizpideak sektore-politika guztietan integratzea, ez baldintzatzaile gisa, baizik eta balioa handitzeko lehiaketa-faktore gisa.
  • Hauek dira dira garapen-elementu nagusiak: nazioartekotzea, berrikuntza teknologikoa eta industriala, ekintzailetza eta nekazaritzako elikagai-industriaren garapena. Garapen-elementu horiek guztiek etengabeko lotura izango dute motor ekonomiko eta industrialarekin, eta jasangarritasunaren eta ingurumenaren babesaren helburuak beteko dituzte.


Sailburua

Arantxa Tapia buru duen sailak bere gain hartuko ditu Iñigo Urkullu lehendakariak legealdi honetarako ezarri dituen Herri-gobernuaren hamar helburuetako bost:

  • Langabezia % 10etik behera murriztea.
  • Industrian eta zerbitzu aurreratuetan BPGd-aren % 40 gainditzea
  • I+Gn bateratasuna lortzea Europako batez bestekoarekin
  • % 30 murriztea berotegi-efektuko gasen emisioa.
  • Energia berriztagarrien kuota energiaren amaierako kontsumoaren % 20 izatea lortzea.

Sailaren informazio gehiago