Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Osalanek antolatutako laneko psikosoziologiari buruzko IV. Jardunaldiak. Gai monografikoa: Laneko estresa eta bere prebentzioa

Hurrengo azaroaren 21ean eta 22an Bilboko Euskalduna Jauregian izango da ekitaldi hau

2013/11/21 - 2013/11/22
Inprimatu
Datu Orokorrak
Lekua:
Palacio Euskalduna
Herria:
Bilbao
Udalerria:
Bilbao
Probintzia:
Bizkaia
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data:
2013/11/21
Amaiera data:
2013/11/22
Ordutegia:
09:00tatik 14:30tara
Antolatzailea:
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Iturria:
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Ekitaldi-deskribapena

Arrisku Psikosozialei buruzko IV. Jardunaldi hauetan, langileen osasunean eragina duten laneko arrisku horiek prebenitzen eta horiei irtenbidea ematen saiatzen diren hainbat agente izango ditugu gure artean.

Erakundeen aldetik, honako hauek egongo dira: Osalan (IV. jardunaldien antolatzailea), Lan Zuzendaritza eta Laneko Osasun eta Segurtasunerako Europako Agentzia. Horiekin batera, agente sozialen ordezkariek ere parte hartuko dute: sindikatuek, Confebask-ek eta prebentzio-zerbitzuek, baita autonomia-erkidegoetako aditu batzuek ere.

Helburua da parte hartzen duten agente guztien koordinazioa lortzea, eta prebentzio-kultura ezartzea, detekzio-protokolo batzuekin batera, langileentzako arrisku larriko egoera antzemanez gero, berehala erantzuteko.

 

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK