Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

EAEko tokiko administrazioaren Erregistroa: Toki-korporazio berriak (2019-2023)

Deskribapena


Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko administrazioaren Erregistroa Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erankunde guztiak eta horien osaera fisikoko eta juridikoko datu garrantzitsuenak inskribatzeko tresna ofizial eta publikoa da.

Erregistroan egon beharreko datuak errealitatearekin bat eta modu frogagarrian jasota egon daitezen, Administrazio Orokorrari jakinarazi beharko zaizkio eratu berri diren erakundeak eta Erregistroan inskribatu beharreko datuen aldaketak. Era berean, toki-erakunderen batek bere izaera galtzen badu, edozein arrazoi dela medio, hori ere komunikatu behar izango du Erregistroan baja gauzatzeko.


TOKI-KORPORAZIO BERRIAREN INSKRIPZIOA, TOKI-HAUTESKUNDEEN ONDORIOZ (2019-2023)

Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko administrazioaren Erregistroa arautzen da  Euskadiko tokiko administrazioaren Errolda sortzeari buruzko, abenduaren 15eko, 383/1987 Dekretuan eta bere 5.1. c) artikuluaren arabera, inskripzioak Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeen kideen antolaketa eta osakera hartuko ditu, beste datuen artean.

Horregatik, behin Korporazio berriak eratuta, 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeen ondorioz, Euskadiko Administrazio Orokorrean toki-erregimenean konpetentzia duen zuzendaritzari jakinarazi behar diote Euskadiko toki-erakundeen erregistroan inskribatzeko.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erankundeak:

  • Udalerriak.
  • Mankomunitateak.
  • Koadrilak.
  • Kontzejuak.
  • Udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeak.
  • Partzuergoak.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza.

Helbide elektronikoa: regimenlocal@euskadi.eus

Telefonoa: 945.017.181

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Herritarrei aurrez aurreko modalitatean ematen zaien arreta bertan behera geratzen da Gasteizko, Bilboko eta Donostiako bulegoetan. Informazio gehiago

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • TOKI-KORPORAZIO BERRIAREN INSKRIPZIOA, TOKI-HAUTESKUNDEEN ONDORIOZ (2019-2023): 0602602
  • TOKI-ERAKUNDE BERRIAREN INSKRIBAPENA: 0602601

TOKI-KORPORAZIO BERRIAREN INSKRIPZIOA, toki-hauteskundeen ondorioz (2019-2023)


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk


Erregistroan inskribatzeko eskabidea


Erregistro honetan inskribatu behar izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde eremuan aurkitzen diren toki-erakunde berri guztiak.

Inskripzioak, honako hauek hartuko ditu:

  • Erakundearen tipologia eta ezaugarriak.
  • Lege-erregimena eta, hala behar izanez gero, helburuak.
  • Kideen antolaketa eta osakera.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk