Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Software askearen Negozio Eredua

Software askea paradigma da informatikaren historian, ondorio garrantzizkoak ditu bai fabrikatzaileentzat eta bai programen erabiltzaileentzat. Tradizionalki software fabrikatzaile izan diren enpresek ez dute beren programen iturri-kodea partekatu eta hala kopia eragotzi dute, hori klausula murrizgarrien bitartez eta babes teknika desberdinak erabiliz. Softwarearen iturri-kodea ireki eta partekatzea edo haren kopia digital bat egitea arrunt erraza den arren, jarrera honen arrazoia negozio aukerak galtzeko beldurra da.

Software askearen negozio eredua, orain esango ditugun zerbitzuen bidez egindakoa da:

  • Kontsultoretza eta Aholkularitza
  • Garapen berriak
  • Egokitzapenak eta Itzulpenak
  • Hobekuntzak eta Akats zuzenketak
  • Instalazioak eta Konfigurazioak
  • Euskarria
  • Prestakuntza

Eredu hau geroz eta desegokiagoa da honako baldintzak batera gertatuz gero:

  • Diru-sarreraren oinarria produktu bera bezero askori saltzea da
  • Bezero bakoitzean instalatu beharreko produktuak ez du zerbitzurik
  • Produktuak barne kostu altuak dauzka
Azken aldaketako data:  2015/11/26