Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Eusko Jaurlaritzaren eta Extremadurako Juntaren arteko zerbitzuen berrerabilpenaren adibide bat

Argitalpen-data: 

Extremadurako Juntak atzotik erabiltzen du Eusko Jaurlaritzaren aplikazioa bere parke mugikorra kudeatzeko. Dispositibo hori errepikatzeko interesa dutela baieztatu diote Eusko Jaurlaritzari, azken asteetan bi erakundeen artean egin dituzten doikuntza batzuk erantsiz.

Administrazio publikoan aktiboak eta aplikazioak berrerabiltzea ez da ohikoa erakundeen artean, nahiz eta Espainiako legeriak, zehazki 11/2002 Legeak, berrerabilpena bultzatzen duen eraginkortasunean aurrera egiten laguntzen duelako eta jadanik sortuta dauden soluzio eta azpiegiturak partekatzea sustatzen duelako administrazio elektronikoaren alorrean. Hala ere, kasgu gehienetan, administrazio bakoitzak bere neurrira eginiko aplikazioa garatu edo eskuratu ohi du.

Extremadurako Gobernua duela urtebete inguru jarri zen harremanetan Eusko Jaurlaritzarekin parke mugikorra kudeatzeko duen aplikazioa erabiltzeko asmoaren berri emateko. Aplikazio honen helburua ibilgailuen kudeaketa, eskaerak eta esleipenak ebaztea da, baita mantentze lanekin, tailerrarekin, berrikuspenekin, aseguruekin eta abarrekin zerikusia duen guztia ere. Aplikazioa taula batzuen mantentzean oinarritzen da, eta taula horietatik parke mugikorraren funtzionamendurako beharrezkoak diren datuak hartuko dira. Mantentze hori oso lan garrantzitsua da aplikazioak ondo funtziona dezan.

TEKGUNEAn adibide hori efizientzia handiagoa lortzeko bide gisa ikusten dugu, martxoaren 24ko eta 25eko jardunaldietan erakutsi genuen bezala. (Working days, egunak).

Informazio gehiago