Dokumentuak eta argitalpenak
Dokumentu eta argitalpenen emaitzak mugatu ditzakezu:
Internet(contenidos.inter)
83 emaitza.
Liburua, Buletina / Aldizkaria, Dokumentazioa
- Honi buruz: Kultura eta Hizkuntza Politika
-
Memoria2019/02/06
-
Euskararentzat alor, eskualde eta hiztun berriak irabaztea, euskara albait gehien hedatzea izan da orain arteko kezka nagusia.
-
?Hizkuntzen bizitza gure gizartean. Geroko aukerak? zikloaren barruan emandako lau adituren hitzaldiak biltzen ditu.
-
Miren Nekane Goikoetxea Agirreren doktorego tesia dugu honako argitalpena. Bertan, gazteen gaitasun komunikatiboa aztertzen du, egokitasun irizpideari loturik betiere.
-
Askotariko ikerketak izan arren, euskara sustatzeko plangintzak, erabilera areagotzeko proiektu praktikoak eta hizkuntzaren normalizazioa helburu duten egitasmoak dira nagusi.
-
Hizkuntza-jarrerak nola landu behar diren ikertzen jardun du Bernat Joan i Marik liburu honetan; hizkuntza-curriculumak diseinatzerakoan, askotan bazterrean utzi izan den gaia baita berau.
-
Azterketa honetan euskarazko hedabideen eta beren kontsumitzaile potentzialen arteko harremana aztertu da, hedabideen munduan euskararen presentzia behar bestekoa lortzeko.
-
HIZNET ikastaroen helburua da hizkuntzaren normalkuntzan gertatzen diren barne-mekanismoez guztiok ere ondo jabetzea, ondoren horren arabera jokatzeko.
-
¿Euskalgintza sindikalgintzan txertatu¿ saileko hirugarren alea dugu liburu hau. Lau artikulu bildu dituzte bertan.
-
Kultur jardueren eta nortasunaren ikusmoldearen gaineko inkesta egin zuten Euskal Kultur Erakundeak eta Eusko Ikaskuntzak Euskal Herrian 2004an eta 2005ean zehar.
-
2002ko udaberrian Ikastolen Hizkuntz Proiektua egitasmoa aurkeztu zen Donostian, Euskararen Erabilera goiburupean burutu ziren IX. Jardunaldi Pedagogikoetan. Aurten, berriz, egitasmoa gauzaturik aurkeztu du Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak.
-
Kataluniako Generalitatearen Hizkuntza Politikarako Idazkaritzaren ale honetan katalanak informazio eta komunikazio teknologietan egin berri dituen urratsak aztertzen dira, batik bat.
-
Zertan dira euskal nortasuna eta euskal kultura XXI. mendearen hasiera honetan? Zer eta nolakoa da euskal nortasuna herritarren iritziz? Zein eduki lotzen dizkiogu euskal kulturari?
-
2004ko udan, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaren inguruko doktorego tesia irakurri zuen Parisen, Sorbona Unibertsitatean, Lionel Joly ikertzaileak (Avignon, 1976).
-
Unescok hizkuntza-aniztasunaren arloan egin duen lanari buruzko balorazioa biltzen du. Horrekin batera, nazioarteko erakundearen hiru testu erantsi dituzte bertan.
-
Galesaren egoeraren berri ematea du helburu lan honek. Egileek 2001eko zentsuaren araberako emaitzak hartu dituzte oinarri.
-
José del Valle irakasleak Espainia garaikidean diseinatu diren proiektu politiko-linguistikoen azterketari jarri dio arreta. Haren eskariz, gaiaren inguruan gogoeta egin dute liburu honetan hamaika adituk.
-
Hizkuntzalarien eta hiztunen harremanari begira jarri da argitalpena hogeita bat hitzaldiren bidez.
-
Munduko hizkuntzen egoera soziolinguistikoa azaltzen du lan honek. Hizkuntza bakoitzaren egoeraren nondik norakoak ez ezik, gizakien hizkuntza eta kultur ondareari eusten lagunduko duten gomendio eta jarraibideak ere ematen ditu.
-
Galegoa, euskara, katalana eta asturiera gaur egun zertan diren azaltzen digute hainbat egilek, nork bere ikuspegia erabiliz.