Eusko Jaurlaritza

Dokumentuak eta argitalpenak

Dokumentu eta argitalpenen emaitzak mugatu ditzakezu:

Dokumentuak eta argitalpenak mugatu

RSS Bilaketa honetara RSS harpidetza | Zer da RSS?

Internet(contenidos.inter)
83 emaitza.   Liburua, Buletina / Aldizkaria, Dokumentazioa
  • Erakunde hauetan: Kultura eta Hizkuntza Politika
  • Hizkuntzen historia, haien balizko jatorriak eta oraingo egoerak, zenbait "megahizkuntzaren" agerpena eta milaka hizkuntza eta hizkelgiren desagerpena lantzen dizkigu, besteak beste, Carlos Prietok liburu honetan.
    Argitalpena
     
  • Gero baino gero jende gehiago dago bere hizkuntza biziberritzeko eta iraunarazteko lanetan buru-belarri murgilduta. Lan honek hizkuntzak biziberritzen lan egiten dutenentzako erreferentziazko gidaliburu izan nahi du.
    Argitalpena
     
  • Crystalek hitzen mundua aztertzen du, hitzak berak, beren aberastasun eta dibertsitatea, nola jolastu beraiekin, haien jatorria, nola aldatzen diren, nola eboluzionatzen?
    Argitalpena
     
  • Liburuaren helburu da hizkuntzalaritza elebakarra berridazten jarraitzea, horretan ari baita aspaldixko Pavlenko irakaslea.
    Argitalpena
     
  • 1997an Justiziaren Kontseilu Gorenak berak zioen justizia administrazioa ez zela egokitu konstituzioak bermatzen zuen hizkuntz elebitasunera.
    Argitalpena
     
  • Corpus plangintzak dituen askotariko alderdiak sistematizatzeko saioa da liburu hau eta, bertan, hizkuntza plangintzaren egileen ekinbidea ez ezik, hiztunek hizkuntzaren estatusari buruz dituzten helburuak ere azalera dakarzkigu.
    Argitalpena
     
  • Liburu bat zubereraren berri ematen duena: euskalkiaren historia, literatura, hizkuntza ezaugarriak, gainerateko euskalkiekiko berdintasun eta bereizgarriak, egoera soziolinguistikoa, biziarazten duten elkarte eta erakundeak¿
    Argitalpena
     
  • Liburu honen argudioaren arabera, hizkuntza zer politikoa da goitik hasi eta beheraino. Dela hiztunak egiten duen hizkuntza-aukera, dela haren diskurtsoaren estiloa¿ denak ere politikak zipriztindurik datoz.
    Argitalpena
     
  • Katalanaren egoeraren deskribapena eginez dator Joan Sola egilea liburu honetan. Bertan, hizkuntzaren bizirautea arriskuan jartzen duten erronka eta zailtasunak ditu aztergai.
    Argitalpena
     
  • Lan honek ikasleen hizkuntz gaitasuna, jarrera eta erabilerak aztertzen ditu eta, horrekin batera, zenbait gogoeta aurkezten, eskolak egoera berri honetara egokitzeko behar dituen neurriak har ditzan.
    Argitalpena
     
  • Zenbat hizkuntza dira munduan? Nola ikasten dute haurrek beren gurasoen hizkuntza? Zergatik aldatzen dira hizkuntzak? Horiek eta antzeko kezka praktikoak erantzuteko eskuliburua da.
    Argitalpena
     
  • Lan honetan, hainbat adituk dialektoek nozitu dituzten aldaketen gaineko gogoeta egiten dute, dialektoen konbergentzia eta dibergentziak helburu.
    Argitalpena
     
  • 1976. urteko lege dekretuak ate berriak ireki zizkion Euskararen Akademiari, hau da, bere ahotsa eta iritzia aldarrikatzeko aukera, euskararen alde. Liburu honetan, urte hartatik honakoan Euskaltzaindiak egin dituen adierazpenak bildu dituzte.
    Argitalpena
     
  • Soziolinguistikari buruzko oinarrizko liburua da "Introducing Sociolinguistics" izenekoa. Arloaren sorrerari dagozkion berriak azaltzen dira bertan, gaur egun soziolinguistikari berezko zaion diziplinartekotasunarekin batera.
    Argitalpena
     
  • Liburu honetan hizkuntza eta politikaren artean gertatzen diren askotariko elkarreragiteak aztertzen dira: hizkuntza eta nazioa; politika eta hizkuntza; erretorika, propaganda eta interpretazioa, etab.
    Argitalpena
     
  • Euskarak eragin ohi dituen hamaika buruhauste, galdera, erantzun eta egoera abiapuntu hartu eta gure hizkuntzaren gaineko azterketa bitxia egin du Dabid Anautek liburu honetan.
    Argitalpena
     
  • Garai batean ez zuen aniztasuna du gaur egungo gizarteak: identitate, hizkuntza, erlijio, kultura eta etnia heterogenotasun handiak arazo berriak ekarri ditu Katalunia, Balear Uharte eta Valentziako hezkuntza-sistemetara.
    Argitalpena
     
  • Giza eskubide linguistikoen gaineko eztabaida gero eta zabalduagoari ekarpen egin asmo du lan honek. Bertan, batera jartzen dira hizkuntza eskubideei, hizkuntzen biziraupenari eta hizkuntza gutxituen plangintzari dagozkion hainbat ikerketa.
    Argitalpena
     
  • Euskararen errealitate konplexua ulertu ahal izateko elementuak azaltzen dizkigu Eguzki Urteagak liburu honetan. Zenbait aldizkari espezializatutan argitaratu dituen artikuluak bildu eta gure hizkuntzaren egoerari buruzko irudi osoa ematen digu.
    Argitalpena
     
  • Hizkuntza eta harreman sozio-ekonomikoak, hala gizabanakoen nola enpresen artean.
    Argitalpena
     
83 emaitza.