Bankuko datuak baliozkotzeko pasabidearen proiektua.

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Sistema segurua eraikitzea telematikoki baliozkotzeko herritarren edo enpresen kontu-zenbakien titulartasuna, betiere horiei administrazioek ordainketak edo itzulketak egin behar badizkie.

Atxikitzen zaion plana

Administrazio eta Gobernu Elektronikoen Plan Estrategikoa – PEAGE

Eremua

  • Bankuko Datuak Baliozkotzeko Pasabideari atxiki nahi zaizkion euskal herri administrazio guztiak.
  • Bankuko Datuak Baliozkotzeko Pasabideari atxiki zaizkion finantza-erakunde guztiak.

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Finantza Zuzendaritza
  • Kontrol Ekonomikoko Bulegoa
  • Berrikuntza eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza
  • EJIE
  • Bankuko Datuak Baliozkotzeko Pasabideari atxiki zaizkion finantza-erakunde guztiak

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2010/01/13 - 2011/01/30

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Bankuko Datuak Baliozkotzeko Pasabidea Hasita

Azken aldaketako data: