Laguntza-arloko ibilbide soziosanitarioak, xede-taldearen arabera

Erakundea:
Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak, Osasuna
Organoa:
Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritza, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Beharrizan soziosanitarioak identifikatuz gero, bereziki esku-hartze estrategikoaren xede diren taldeetan (ezintasunen bat daukaten eta/edo mendekotasun egoeran dauden pertsonak, bazterketa jasateko eta babesik gabe geratzeko arriskua duten pertsonak, premia bereziak dauzkaten neska-mutilak, nahasmendu mentalen bat daukaten pertsonak eta beste talde batzuk -indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak eta abar-) jarduteko baldintzak planteatzen dira, ardatz nagusia pertsonak direla; hala, erantzunak gizarte-eta osasun zerbitzuetako sistemetatik koordinatu beharko dira, unibertsaltasunaren, ekitatearen, kalitatearen eta partehartzearen printzipioak oinarri hartuta.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Laguntza-ibilbide soziosanitarioei buruzko hausnarketa, biderapen eta sistematizaziorako jardunaldian parte hartu zuten eragileak

Koordinazio Soziosanitario Autonomikoa

Osasun Saileko osasun-programetako eta herritarrekiko harremanetarako aholkularia, Eusko Jaurlaritza

Teknikaria, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako Zuzendaritza

Arabako koordinazio soziosanitarioa (AFA, gizarte-zerbitzuen eremua)

Bizkaiko koordinazio soziosanitarioa (BFA, gizarte-zerbitzuen eremua)

Bizkaiko koordinazio soziosanitarioa (Bizkaiko Osasuneko Lurralde Ordezkaritza, osasun-eremua)

Koordinazio soziosanitarioa, Donostialdeko ESIa

Euskadiko Udalen Elkarteko (EUDELeko) langile teknikoak

Bizkaiko Osasuneko Lurralde Ordezkaritzako Dokumentazio eta Liburutegi Espezializatuen Arloko dokumentalista (Osasun Saila) [1]

Koordinazio Soziosanitario Autonomikoko talde teknikoa (BIOEF eta Osakidetza)

[1] Belén Castelló Bizkaiko Osasuneko Lurralde Ordezkaritzako Dokumentazio eta Liburutegi Espezializatuen Arloko dokumentalistak (Eusko Jaurlaritza) Laguntza-ibilbide soziosanitarioei buruzko hausnarketa, biderapen eta sistematizaziorako jardunaldirako laguntza teknikoa eman zuen literatura zientifikoan “laguntza-ibilbide soziosanitarioak” kontzeptuari buruz argitaratutako erreferentzien berrikuspen sistematikoa egiteko.

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2017/02/28 - 2020/12/31

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena: