[1.1] - Eusko Legebiltzarrarekin lankidetzan aritzea, Euskal Autonomia Erkidegoko gardentasunari eta herritarren partaidetzari buruzko lege-proposamena behar bezala burutzeko

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Abiapuntuko dokumentu bat ematea Legebiltzarrean lege-proposamen gisa izapidetzeko. Dokumentua nazioartean gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen arloan arautzeko dauden ereduei lotuko zaie, aurreko lege-proiektuetan eta Eusko Legebiltzarrean izapidetzean talde politikoek eman zituzten legebiltzarreko zuzenketetan oinarrituta.

Atxikitzen zaion plana

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa

Eremua

Helburu hauekin zer ikusia du:

  1. Publizitate aktiboaren eta informazio publikorako sarbidearen arloko betebeharrak arautzea
  2. Gardentasunerako organo eskudunak sortzea
  3. Gardentasunaren arloko arau-hausteengatik zehatzeko araubide bat ezartzea
  4. Politika publikoak kontuak ematearen eta herritarrek parte hartzearen ikuspuntutik planifikatu eta ebaluatzeko betebeharrak ezartzea
  5. Herritarren parte-hartzea eta hura sustatzeko neurriak egituratzea
  6. Gobernu irekiaren plataforma gardentasun, parte-hartze eta lankidetzan laguntzeko tresna gisa aintzatestea

 

Parte-hartzaileak eta eragileak

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza

Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza

Araubide Juridikoaren sailburuordetza

Gobernu Irekia Zuzendaritza

 

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2017/01/02 - 2018/03/22

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Testua prestatzeko aholkularitza Amaituta
Aldaketak aztertzeko aholkularitza Amaituta

Azken aldaketako data: