Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak IT zerbitzuen hornitzaileekin duen harreman-eredua zehaztu, diseinatu eta ezarri

Proiektua hasi gabe

Helburuak

  • Orain arte eskainitako zerbitzuak, eta horiekiko dagoen gogobetetasun-maila identifikatzea
  • EAEko Administrazio Publikoaren eta EJIEren artean dauden komunikazio-bideak identifikatzea
  • EJIEren bilakaera, zerbitzu-hornitzaile gisa
  • Harreman-eredu eraginkorragoa izatea, Eusko Jaurlaritzaren eskakizunei egokituago egongo dena
  • Eusko Jaurlaritzaren premiei egokitutako orientazio eta zerbitzu-katalogo berri bat izatea
  • Urtean 25 milioi euro aurreztea IT kostuetan
  • IT erabiltzaileen gogobetetasun-maila % 50 hobetzea

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

Eremua

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eta IT zerbitzu-hornitzailearen artean harreman-eredu berri bat eratu nahi du proiektu honek. Helburu nagusia zera da: gaur egungo erlazioa zehaztea, IT merkatuaren estandarrekin bat etorriko den etorkizuneko eredu baterako bidea finkatu ahal izateko.

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
  • Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza
  • Ogasuna eta Ekonomia
  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa

Azken aldaketako data: 2011/01/16