Cloud Computing

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua hasi gabe

Helburuak

  • Proiektuak abian jartzeko arintasun handiagoa ematea
  • ITak hornitzean malgutasun handiagoa ematea
  • Erabilpenaren araberako tarifa ezartzeko aukera emango duen soluzio bat artikulatzea
  • Epe ertain/luzera kostuak murriztea

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

Eremua

Eusko Jaurlaritzaren IT zerbitzuaren eraginkortasuna hobetu eta kalitatea eta estaldura areagotzea da proiektu honen asmoa. Horretarako, Clooud Computing-en oinarritutako kudeaketa-eredu baterako aldaketaren lehen urratsak ematea ahalbidetuko duten esperientziak jarri nahi dira abian.

Gaur egun EJIEk zerbitzuak eskaintzeko duen ereduak hainbat erronka ditu, eta horiei guztiei erantzuna eman behar zaie (proiektuak ezartzeko laguntza arindu, une puntualetan zerbitzuei baliabideak era dinamikoan eskaini, benetako erabileraren araberako tarifak ezarri, kostuak murriztu). Erronka horien aurrean, Cloud Computing-a agertzen da paradigma gisa, bai baliabide-kudeaketaren arintasunari dagokionez, bai une puntualetan baliabide gehiago esleitzeko aukerari dagokionez, bai kostuak murrizteari dagokionez.

Zentzu horretan, EJIErako Cloud Computing-en Ikuspegi Estrategikoa honako honetan oinarritzen da: “Eusko Jaurlaritzaren IT zerbitzuaren eraginkortasuna hobetu eta kalitatea eta estaldura areagotzea. Horretarako, Clooud Computing-en oinarritutako kudeaketa-eredu baterako aldaketaren lehen urratsak ematea ahalbidetuko duten esperientziak jarriko dira abian”.

Honako hauek dira proiektuaren azpi-proiektuak:

  1. Kontratu/Antolakuntza Alorraren bilakaera
  2. Birtualizazio Soluzioaren bilakaera
  3. Proiektu Pilotuak Hodeian
  4. Ikuspegi Horizontala

Parte-hartzaileak eta eragileak

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/01 - 2012/01/31

Azken aldaketako data: