Estandar irekiak bultzatu

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

  • Berrikuntza-inguruak sustatutako software libreko edo estandar irekiko 6 aplikazio edo plataforma ezartzea, gutxienez, Eusko Jaurlaritzan
  • Eusko Jaurlaritzaren 6 aplikagarriren kodea askatzea, gutxienez

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

Eremua

Proiektuaren asmoa da Eusko Jaurlaritzan estandar irekiak erabili eta ezartzea. Horretarako bideak honako hauek izango dira: 

  • Aplikagarrien iturburu-kodea askatzea:
  1. EJIEn, askatzeko prozesuan laguntzeko metodologia eta baliabideak zehaztu.
  2. Askatutako softwarearen inguruan komunitateak sortu eta haien iraupena bultzatu.
  3. Askatzeko aukera duten aplikazioak identifikatu eta aukeratu.
  4. Aplikazioak askatu.
  5. Proiektuak identifikatu, kode-iturburu aske gisa gara daitezen.
  6. Aplikazio askeak sortzeko lankidetza-eremu bat sortu.
  • Neutraltasun teknologikoa sustatzeko Berrikuntza-eremu bat sortu:
  1. EJIEren barruan eremu egoki bat eskaini, estandar irekien teknologietan oinarritutako jarduerei ekin eta arintasunez laguntzeko.
  2. Planak zehaztu, zabaldu eta ebaluatu.
  3. Produktu zehatz batzuk ebaluatu.
  4. Homologatu, adibidez, hardwarea.
  5. Aholkularitza, adibidez tresna bat aukeratzeko.
  6. Behaketa eta Zaintza.
  7. Segurtasuna eta elkarreragingarritasuna.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Administrazio Orokorra / Eusko Jaurlaritza

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/03 - 2013/01/31

Azken aldaketako data: