Eusko Jaurlaritzaren Telekomunikazio-zerbitzuen estrategia zehaztu
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Organoa:
- Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua hasi gabe
Helburuak
- Eusko Jaurlaritza mugigarritasun-estrategiaz hornitzea
- Ahots eta Datuen eredu bat prestatzea
- Komunikazio-zerbitzu bateratuak inplementatzea
- JASO sarea birdefinitzea, araudiaren definiziorako oinarri tekniko gisa balio dezan
- Administrazio Sare Korporatiboaren kudeaketa egiteko aukera emango duen tresna eskaintzea Eusko Jaurlaritzari
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)
Eremua
Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak egoera heterogeneoak ditu, telekomunikazio-zerbitzuei dagokienez. Datozen hiru urteetan Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio-zerbitzuetarako estrategia zehaztea da proiektu honen eginkizuna. Horretarako, gaur egun sakabanatuta dauden alderdiak homogeneizatu beharko dira.
Hori burutzeko, hainbat ekimen egingo dira, hala nola Eusko Jaurlaritzaren Sarea zehaztea, Ahots eta Datuen zerbitzuen estrategia zehaztea, mugigarritasun-zerbitzuak zehaztea…
Honako hauek dira proiektuaren azpi-proiektuak:
- Mugigarritasun-estrategia
- EAEko Administrazio Publikoan, IP Ahots Zerbitzuen Eredua
- Komunikazio bateratuak
- JASO sarea birdefinitu
Parte-hartzaileak eta eragileak
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
2011/01/02 - 2013/01/28
Azken aldaketako data: