Euskadiko Datu Espazialen Azpiegitura - Informazio Geografikoko Sistema (GIS) abian jarri

Erakunde:
Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza, Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritza, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua hasi gabe

Helburuak

Logotipo del proyecto geoEuskadi

  • Base Datu erkidea izatea, guztiok berrerabiltzeko modukoa. Bertan, funtsezkoa izango da informazioaren kalitatea, osotasuna eta harmonizazio-maila
  • Elkarreragingarritasuna eta independentzia teknologikoa
  • GeoEuskadiren bidez, informazioa hedatu eta eskuratzea
  • Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren informazio geografikoa eta zerbitzuak ezagutarazi eta erabilpena hedatzeko prestakuntza eta jardunaldiak

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

Eremua

Erakunde eta Lege askok, baina, batez ere, INSPIRE Europar Zuzentarauak eta Espainiako Informazio Geografikoari buruzko Azpiegiturei eta Zerbitzuei buruzko 14/2010 Legeak, berariaz arautzen dute informazio eta zerbitzu geografikoen lanketa eta hedapena, informazio geografikoa errazago eskuratu, berrerabili, eta arin eta eraginkortasunez eskuratzea bermatzeko asmoz. Honako hauek dira proiektu horren esparruak:

  • Informazio geografikoa berrerabili eta harmonizatu

Informazio geografikoa sortzea lan garestia da, eta neurri batean deszentralizatuta dago erakunde ekoizleen artean. Gainera, askotan eta askotan, asmo zehatz baterako sortzen den informazio geografikoak balio handia du hasieran sortutako helburuez beste helburu batzuetarako.

Ezinbestekoa da erakundeen arteko lankidetza, informazio-biltegi bakarra erabiliz, informazio hori hedatu eta berrerabiltzeko, bai eta erakundeen arteko koordinazioa ere, informazio geografikoa ekoizteko eta harmonizatzeko.

  • DEA baten gutxieneko zerbitzuak abian jarri

Egun dauden informazio geografikoak ezagutu, eta erraz kontsultatu eta behera kargatzeko aukera eman behar dute Euskadiko DEAren gutxieneko zerbitzuek. Zentzu horretan, dauden informazioak bildu eta metadatatzeaz gain, araudiak eta Geografia Kontseilu Nagusiak zehaztutako zerbitzu estandarrak eskaini behar ditu, informazio hori guztia hedatu eta eskuragarri jartzeko.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Lurralde Antolakuntzako Zuzendaritza

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/03 - 2013/01/31

Azken aldaketako data: