EIZU: Langileen Kudeaketa Bateratuaren (LKB) bilakaera teknologikoa

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Logotipo del proyecto EIZU

  • Giza baliabideen kudeaketa optimizatzea
  • EAEko 4 kolektiboei eragiten die: Administrazio Orokorra, Hezkuntza, Herrizaingoa eta Justizia
  • Kudeaketa-eredu eta nukleo erkidea, baina kolektiboen berezitasunak kontuan hartzen dituena
  • Datu bakarra: datua behin baino ez da sartuko eta leku bakarrean baino ez da gordeko.
  • Parte hartzea eta informazioa enplegatuarengandik eta enplegatuarengana izan dadin sustatzea
  • Bilakaera teknologikoa
  • Produktuan oinarritutako ezarpena, neurrira garatu beharrean. SAP plataforma
  • Giza baliabideak kudeatzeko prozedura guztiak digitalizatzea

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

Eremua

Soluzio integratu gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administraziorako Giza Baliabideen sistema berri bat ezarri, SAP plataforman oinarrituta, gaur egungo Giza Baliabideen aplikazioak ordezteko eta funtzionalitate berriak eransteko aukera emango duena.

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Sektore guztietako Funtzio Publiko/Giza baliabideen Zuzendaritza guztiak
  • Sail eta Erakunde Autonomo guztietako zerbitzu zuzendaritzak
  • SAAS unitateak eta Ertzaintzaren polizia-etxeak
  • EAT unitateak eta Justizia Epaitegiak
  • Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak
  • Ikastetxe publiko eta pribatuak

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/01 - 2013/01/31

Azken aldaketako data: