Egindako ebaluazioak plazaratu

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua hasi gabe

Helburuak

  • 2012/12/31rako, emaitzak eta prozesuak plazaratzeko web-inguruneak izatea
  • 2012/12/31rako, plangintza estrategikoaren ebaluazioen informazio garrantzitsua zabaltzea, barnera eta kanpora
  • 2012/12/31rako, Eusko Jaurlaritzak eta beraren Erakunde Autonomoek egindako ebaluazioen informazio garrantzitsua zabaltzea

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (BPP 2011-2013)

Eremua

Eusko Jaurlaritzaren eta beraren Erakunde Autonomoen emaitzak hirugarrenen eskura (barnera nahiz kanpora begira) jartzeko mekanismoak eta irizpideak ezartzen ditu proiektuak, prozesuari nahiz emaitzei dagokienez. Kudeatzaileek eta erabakitzaileek emaniko informazioaren erabilpena, antolakuntzaren ikaskuntza eta ebaluazio-kulturaren garapena sustatu beharko dituzte zehaztutako mekanismoek.

Kanpo-komunikazioko eta zabalkuntzako tresnek honako hauek hartzen dituzte beren barruan: Ataria, Intraneta eta EVALUA Sarea, bai eta kanpotik sarbidea izateko garatu diren gainerako tresnak ere, Planeko beste proiektuen bidez.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Oro har, EAEko Administrazio Orokorreko Sail guztiak eta Erakunde Autonomo guztiak

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2012/01/01 - 2013/01/31

Azken aldaketako data: