Politika Publikoaren Ebaluazioaren ataria eta behatokia sortzeko proiektua

Proiektua aribidean

Helburuak

  • 2013/12/31rako, ebaluazioaren behatokia izatea, etengabe eguneratuko den Eusko Jaurlaritzaren eta Erakunde Autonomoen ebaluazio-praktiken zerrenda batekin
  • 2013/12/31rako, Eusko Jaurlaritzaren eta Erakunde Autonomoen politika publikoen ebaluazioaren alorrean erreferentziako ataria izatea, barnera nahiz kanpora begira

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (BPP 2011-2013)

Eremua

Euskadiko ebaluazioaren errealitatea ezagutzeko aukera emango duen ebaluazio-alorreko informazio zehatza eta eguneratua izateko, etengabe erreferentziakoa izango den web-ingurune batean gauzatuko da proiektua. Bertan argitaratuko da Eusko Jaurlaritzak eta Erakunde Autonomoek egindako ebaluazioei buruzko informazioa, prozesuei nahiz emaitzei dagokienez. Atari horren bidez, egungo ebaluazioen, eta ebaluazioen historiaren zerrenda eguneratua egongo da. Ildo beretik, bestelako erreferentziako informazioa nahiz esparru metodologiko erkidean sortutako informazioa ere eskuratu ahal izango da. Ildo estrategikoko proiektu guztien oinarri orokorra izango da, eta ebaluazio alorreko erreferentziako dokumentazioa bilduko du: erreferentzia bibliografikoak, adituen datu-baseak, artikuluak, EVALUAko eta beste lan-talde batzuen outputs-ak, ebaluazioari buruzko ohiko galderak, etab.

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • BAEZ
  • Estatistikaren Euskal Institutua
  • Oro har, EAEko Administrazio Orokorreko Sail guztiak eta Erakunde Autonomo guztiak
Azken aldaketako data: 2011/01/02