Politika Publikoaren Ebaluazioaren alorreko sentsibilizazioa eta zabalkunde

Proiektua aribidean

Helburuak

  • 2013-05-01erako, zabalkunde-ekintzen plangintza bat izatea (kronograma, baliabidea, hartzaileak…)
  • Urtero, gutxienez, ebaluazio alorreko zabalkunde-ekintza bat burutzea, honako kolektibo hauei zuzendua: Sail eta Erakunde Autonomoetako arduradunak, zerbitzu eta alorretako arduradunak, eta teknikariak

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (BPP 2011-2013)

Eremua

Proiektuaren asmoa zera da: politika publikoaren ebaluazioaren alorrean, antolakunde osoa kontzientziatu eta parte bihurtuko duten ekintzak planifikatu eta burutzea. Ekintza horiek Sailetako arduradun guztiei eta profil teknikoa edo kudeatzailea duten pertsona guztiei zuzenduta egongo dira, eta aitzindaritza maila guztietan sustatzea ekarriko dute (kargu politikoak, zerbitzu eta arloetako buruak).

Hasiera batean, ekintza zehatzak planteatzen dira, iraupen laburrekoak; edukiak, berriz, oinarrizkoak, orokorrak eta zehatzak izango dira. Adibidez: artikuluak barne aldizkarietan, Sail eta Erakunde Autonomoekin bilerak, buletin elektronikoak, mintegiak.

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Koordinazio Zuzendaritza
  • BAEZ
Azken aldaketako data: 2011/01/10