Komunitate Praktikoak (KoP) sortu

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

  • Komunitate Praktikoak sortzea, zerbitzu publikoak eta administrazioaren barne kudeaketa hobetu eta berritzeko, lankidetzaren eta ikasketa partekatuaren bidez.
  • 10 Komunitate Praktiko jartzea abian, gutxienez.
  • Komunitate Praktikoetan 200 partaide lortzea.
  • Urtero, Komunitate Praktikoek proposatutako 10 hobekuntza ezartzea, gutxienez.

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (BPP 2011-2013)

Eremua

KoP-en sorrera, antolaketa eta funtzionamendua sustatu. KoP-en funtzionamendurako beharrezkoak diren tresna metodologiko eta teknologikoak garatu. Lankidetzan eta berrikuntzan aritzeko behar diren trebetasunak bultzatu. 

KoP: Lantalde iraunkorrak (berrikuntza egonkorra), helburu erkidea dutenak, eta honako ezaugarri hauekinelkarrekiko konpromisoa (kide bakoitzak bere ezagutza partekatzen du), enpresa bateratua (kide guztiek helburu eta premia erkideak dituzte), errepertorio partekatua (kideek eskuratzen dituzten errutinek edo egiteko moldeek KoP-a kohesionatuta eta etengabeko dinamismoan mantentzen dute).

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Herritarrei Arreta emateko Zuzendaritza
  • Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/01 - 2013/01/31

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
10 Komunitate Praktiko jartzea abian, gutxienez. (4 KoP abian) Hasita
Komunitate Praktikoetan 200 partaide lortzea (60 partaide abian) Hasita
Urtero, Komunitate Praktikoek proposatutako 10 hobekuntza ezartzea, gutxienez Hasita

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Komunitate Praktikoaren sorrera: KoP_001 - Artxibozainak, Dokumentalistak eta Liburuzainak Amaituta
Komunitate Praktikoaren sorrera: KoP_002 - Berdintasun-Teknikariak Amaituta
Komunitate Praktikoaren sorrera: KoP_003 - Web-Kudeatzaileak Amaituta
Komunitate Praktikoaren sorrera: KoP_004 - Politikek osasunen duten eraginaren ebaluazioa Amaituta
Komunitate Praktikoaren sorrera: KoP_005 - Zuzenean zerbitzuaren agenteak Amaituta
Komunitate Praktikoaren sorrera: KoP_006 - Goi kargudunen idazkariak (SAC) Amaituta
Komunitate Praktikoaren sorrera: KoP_007 - Kontratazio-Teknikariak Amaituta

Azken aldaketako data: