Eusko Jaurlaritzaren barruan, lankidetza-ingurune profesionala sortu

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

  • Elkarlaneko ingurunean lan egitea erraztu eta Eusko Jaurlaritzako langileen arteko ezaguera partekatzea sustatuko duen Sare Profesional bat sortzea.
  • “Album Profesionala” tresna diseinatu eta ezartzea Sare Profesionalaren barruan.
  • Profesionalen % 10ek euren profilen % 75 Sare Profesionalean bete dezaten lortzea.
  • Gutxienez 10 talde ezartzea Sare Profesionalean.

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (BPP 2011-2013)

Eremua

Lankidetza-ingurunea sortu, Eusko Jaurlaritzako profesionalek bertan ezaguerak partekatzeaz gain, proiektuak abian jarri eta burutzeko, sareko lankidetza ahalbidetuko duten harremanak ere sor daitezen. 

Era berean, lankidetza-ingurune profesional hori izango da Album Profesionala bultzatu eta ezartzeko oinarria; horrek, bere aldetik, Eusko Jaurlaritzan bere karrera profesionala era autonomoan kudeatzeko aukera erraztuko dio langileari, adibidez, lanpostuak betetzeko lehiakei eta trebakuntza-premiei buruzko ezaguera eskainiko diolako.

Honako hauek dira proiektuaren azpi-proiektuak:

8.1.1. Sare Profesionala zehaztu eta abian jarri
8.1.2. Album Profesionala garatu

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Herritarrei Arreta emateko Zuzendaritza (HAZ)
  • Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza (ITZ)
  • Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/01 - 2013/01/31

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Elkarlaneko ingurunean lan egitea erraztu eta Eusko Jaurlaritzako langileen arteko ezaguera partekatzea sustatuko duen Sare Profesional bat sortzea Hasi gabe
?Album Profesionala?? tresna diseinatu eta ezartzea Sare Profesionalaren barruan Hasi gabe
Profesionalen % 10ek euren profilen % 75 Sare Profesionalean bete dezaten lortzea Hasita
Gutxienez 10 talde ezartzea Sare Profesionalean Hasita

Azken aldaketako data: