Beste administrazio batzuek erabiliko dituzten soluzioak eta zerbitzuak eskaini

Proiektua hasi gabe

Helburuak

• Beste administrazio publiko batzuekin 4 zerbitzu edo soluzio partekatzea, gutxienez.

• Lotutako proiektuen kostuaren % 300eko aurrezpenak sortzea, gutxienez,

Administrazio erabiltzaileetan (aplikazioak garatzea saihestuko delako etorriko da

aurrezpen hori).

Atxikitzen zaion plana

 Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2011-2013

Eremua

Beste administrazio batzuek erabiliko dituzten soluzioak eta zerbitzuak eskaini

Horretarako, honako hauek dira beharrezkoak:

• Lan??talde sektorial bat sortu.

• Administrazio bakoitzak dituen edo egin asmo dituen soluzio eta zerbitzuak, gainerako Administrazioentzat interesgarriak izan daitezkeenak, identifikatu.

• Kasuan kasu, horien guztien egoera aztertu.

• Azterketa horren ondorioz, partekatzeko soluzio eta zerbitzuak aukeratu eta abian jartzea planifikatu.

• Aukeratutako aplikazioak prestatu.

Abiapuntu bezala, pilotu bat jarriko da abian, lankidetza??eredua fintzeko. Hasiera batean, prozedura administratiboen katalogo baten aplikazioa proposatzen da (gainera, administrazioen arteko zerbitzuetarako funtsezko informazioa partekatzeko aukera ere emango luke). Geroago, kudeaketako eredu orokorra eta soluzio eta zerbitzuen euskarria zehaztu beharko dira.

Besteak beste, kontuan hartuko da lizitazio elektronikoko, eFakturako eta jakinarazpen elektronikoko soluzioak partekatzeko aukera.

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Eusko Jaurlaritza

Foru Aldundiak

Udalak

Azken aldaketako data: 2011/01/12