Irekia-ren bilakaera

Proiektua aribidean

Helburuak

• Batez beste, 10etik 7ko puntuazioa lortzea Irekia??ren erabiltzaileen artean.

• Urtero Irekia??ri egindako bisitak % 15 areagotzea.

• herritarrei gune bat eskaintzea, euren iritziak erraz, era ireki eta publikoan eta berehala eman ahal izan ditzaten. Ildo beretik, gune horretan, metodologia berberari jarraiki eta teknologia berrien bidez, kargu publikoen erabakiak eztabaidatu, azaldu eta erantzun ahal izango dira.

• Administrazioa zein herritarrak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzea, bi aldeek eginiko etorkizunerako proposamenak oinarri hartuta, eta gero Administrazioak elkarlan horren emaitzak bere egin ditzan.

• Gobernuak sortzen duen ikus??entzunezko materiala berehala, zuzen eta doan eskuratzeko aukera eskaintzea ohiko hedabide eta ziberkazetari berriei. Hartara, material hori guztia ikus??entzunezko formatu ezagunetan eskaintzea proposatzen da, era askean tratatu eta heda dadin

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

 

Eremua

Herritarrak Euskal Administrazioari hurbiltzea nahi du IREKIAK??ek eta, horretarako, Gobernuaren ekintzetan kontrola, parte??hartzea eta erabakitzeko gaitasuna eskaini nahi die herritarrei, pertsona bakoitza Exekutiboaren eta beraren politiken parte senti dadin. Hiru premisatan oinarritzen da: gardentasuna, parte??hartzea eta lankidetza.

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Euskal Administrazio osoa, Erakunde Publiko eta Instituzionalak eta Sozietate Publikoak barne.

Azken aldaketako data: 2011/01/04