Arretako prozesuak diseinatu eta berriz diseinatu

Proiektua hasi gabe

Helburuak

  • Batez beste, 10etik 6ko puntuazioa lortzea Zuzenean zerbitzuaren erabiltzaileen artean
  • Herritarren Arretaren eta Sailen arteko plangintza koordinatua areagotzea, herritarrei zuzendutako komunikazioen edo kanpainen inguruan
  • Herritarren arreta burutzeko euskarriko informazioa optimizatzea (ezagueraren kudeatzailea)
  • Herritarren arreta egiten den arloetako informazio??sistemetarako eskuragarritasunmaila areagotzea
  • Eskura dituzten bideetatik parte hartzen duten herritarren kopurua handitzea
  • Pertsonen % 60ri 10 minututan edo gutxiagotan arreta eskaintzea. Gainerako % 40ari, 30 minutu baino denbora laburragoan
  • Deien % 60 hartzea

Atxikitzen zaion plana

Eremua

Herritarrei Arreta emateko Zuzendaritzaren premisetako bat da Herritarren Arretari Kalitatea eranstea, eta, horretarako, zerbitzu??karta bat egiten ari da. Garrantzitsua da herritarren aurreikuspenak areagotzea eta beraien gogobetetasuna hobetzea. Zerbitzuen Karta osatzeko, Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu guztien parte??hartzea bultzatu nahi da.

Helburu hori lortzeko, ezinbesteko baldintza da Herritarren Arreta Zerbitzuaren jarduera arautzen duten prozesuak zehaztu eta birdiseinatzea, horri esker, barne??harremanetan nahiz herritarrekiko harremanean eraginkorragoak izateko.

Jarduera optimizatzeko prozesuen zehaztapen horretan, zerbitzuen katalogoa eta zerbitzu horiek zein bidetatik eskuratuko diren zehaztu beharko da, argi eta garbi.

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Z/G

Azken aldaketako data: 2011/01/19