Aldaketa kudeatzeko informazioa eta talentuaren kudeaketa bermatuko dituen etengabeko trebakuntza
Helburuak
- Batez beste, 10etik 6ko puntuazioa lortzea Zuzenean zerbitzuaren erabiltzaileen artean
- Herritarren gogobetetasuna hobetzea
- Herritarren arreta burutzeko euskarriko informazioa optimizatzea (ezagueraren kudeatzailea)
- Herritarrekiko komunikazioan, hizkera erraztea.
Atxikitzen zaion plana
Eremua
Sailen eta Herritarren Arretaren arteko harreman??eredu horri laguntzeko, beharrezkoa da aldaketa kudeatzeko plan bat egitea, bertan informazio?? eta komunikazio??ekintzak jasotzeko, batez ere.Pertsonak aldaketen aurrean uzkur agertzeko arriskua murrizten lagundu behar dute ekintza horiek.
Nolanahi ere, komunikazio?? eta informazio??ekintza horiek ezin dira aldian aldikoak izan; aitzitik, 5.1. proiektuaren (Sailen eta Herritarrei Arreta emateko Zuzendaritzaren arteko gaur egungo harremanereduaren bilakaera) ekimenak burutzen diren aldi osoan zehar egin beharko dira.
Beste aldetik, ezinbestekoa da Zerbitzuan talentua mantentzeko behar diren mekanismoak definitzea. Horretarako, denboran jarraitua izango den trebakuntza??plana zehaztuko da, herritarren arretan ahalik eta zerbitzu hoberena eskaintzeko behar diren gaitasunak eta ezaguera egokiak sustatzeko.
Legegintzaldia
IX. Legegintzaldia
Arduraduna
- Erakunde:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Órgano:
- Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;
Parte-hartzaileak eta eragileak
Denak