Zuzenean plataformaren bilakaera: herritarren arreta

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

• Web??kanaletik herritarrekin interakzioa kudeatzeko, Eusko Jaurlaritza osoarentzako antolakuntza??eredu horizontala zehaztea

• Aurreko antolakuntza??ereduari eutsiko dion tresna eraikitzea

• Zuzenean??en datuak eskuratu eta kudeaketa??informazioa egiteko eredu bat zehaztea.

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

Eremua

Teknologiaren bilakaeraren eta hobekuntzaren bidez, herritarren interakzioaren kudeaketa hobetzea da Zuzenean proiektuaren eginkizuna. Gainera, Eusko Jaurlaritza osorako oinarriak finkatu nahi ditu, herritarren interakziorako eredu bat zehaztuz.

Herritarrei dagokienez, informazioaren kudeaketa hobetzea ere bada eginkizunetako bat. Horretarako, txosten??tipoak zehaztu eta informazioa atera eta kudeatzea ahalbidetuko duten tresnak garatuko ditu.

Honako hauek dira proiektuaren azpi??proiektuak:

2.9.1. Herritarren Interakzioaren Kudeaketa

2.9.2. Zuzenean Zerbitzuaren Kudeaketa Txostenak

Parte-hartzaileak eta eragileak

Herritarrei Arreta emateko Zuzendaritza (HAZ)

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/01 - 2012/01/30

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Herritarren elkarreraginaren kudeaketa Hasita
Kudeaketa-txostenak Hasita

Azken aldaketako data: