Dokumentu elektronikoen zaintza eta kontserbazioa bermatzeko prozesuak

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

• Dokusin bildutako dokumentuak zuzen zaindu eta kontserbatuko direla ziurtatzea.

• Mekanismo eta automatismo egokiak ezartzea.

• Dokumentuak ziur bildu eta zaintzeko, WORM sistemen bideragarritasuna aztertzea.

• WORM erako soluzioak ezartzea.

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

Eremua

Dokusiren esku utzitako edukiak denboran egoki zaindu eta kontserbatuko direla ziurtatuko duten mekanismoak aztertu, diseinatu eta garatzea da proiektu honen helburua.

Honako hauek dira proiektuaren onura nagusiak:

•Dokusin utzitako dokumentuak egoki zaindu eta gordeko direla bermatzea, horretarako baliabide egokiak erabiliz.

•Kostuak aurreztea, kontsulta??maila baxua duten dokumentuen kasuan biltzeko baliabide merkeagoak ezarriko direlako.

Honako azpi??proiektu hauek ditu proiektuak:

2.6.1. Epe luzean kontserbatzeko bideak ezarri.

2.6.2. WORM erako biltegiratzea

Parte-hartzaileak eta eragileak

- Eusko Jaurlaritza: DIAE, DIT, DAC, RRGG.

- EJIE: DPAT, DST, DP.

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/01 - 2011/01/29

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Hasita
Hasita
Hasi gabe
Hasita

Azken aldaketako data: