Papera haren baliokide elektronikoarekin ordezteko mekanismo eta prozesuak

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

• Digitalizatze ziurrak egitea ahalbidetuko duen softwarea garatzea, halakorik behar lezaketen sistemetan

• Erregistroan dokumentuen digitalizatzea automatizatzeko bideak aztertu eta ezartzea

• Hala nahi duten artxibategi??funtsetan, paperaren ordez era ziurrean digitalizatutako dokumentuak erabiltzea

• Dokusiren erabiltzaileak laguntzea, Dokusin sartu nahi dituzten paperezko dokumentuak digitalizatzeko proiektuak zehazteko prozesuan

• Eusko Jaurlaritzaren etorkizuneko digitalizatze??zentroa ustiatu eta kudeatzea

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

Eremua

Administrazio??izapideetan, papera haren baliokide elektronikoekin ordeztea ahalbidetuko duten bideak aztertu, diseinatu eta garatzea da proiektu honen eginkizuna. Hori burutzeko, abian jarriko dira dokumentuak digitalizatzeko eta gaur egun dauden digitalizatze??prozesuak optimizatzeko ekimenak.

Honako azpi??proiektu hauek ditu proiektuak:

2.5.1. Prozesua diseinatu eta digitalizatze ziurrerako osagaia garatu.

2.5.2. Dokumentuak erregistroan digitalizatu.

2.5.3. Artxibategiko funtsak digitalizatu.

2.5.4. Sailetako dokumentuak digitalizatzeko aholkularitza??zerbitzua.

2.5.5. Eusko Jaurlaritzaren digitalizatze??zentrorako digitalizatze??tresnak aztertu.

2.5.6. Eusko Jaurlaritzaren Digitalizatze Zentroa ustiatu.

Parte-hartzaileak eta eragileak

- Eusko Jaurlaritza: DIAE, DIT, DAC, RRGG.

- EJIE: DPAT, DST, DP.

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/01 - 2013/01/31

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Hasita

Azken aldaketako data: