Administrazio elektronikoko plataformaren bilakaera teknologikoa

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

• Tresnen migrazioa, ikuspuntu teknologikotik

• PLATEAren errendimendua hobetzea

• PLATEAren egonkortasuna hobetzea

• Azpiegituraren eskalagarritasuna ziurtatzea

• Tresna teknologiko zaharkituak baztertzea

• Sistemaren errendimendua eta eskalagarritasuna ziurtatzea

• Eusko Jaurlaritzako Sail guztietan Papera Digitalizatzeko proiektua ezartzeko bilakaera funtzionala

• “Sicres 3.0.” Administrazioen arteko erregistro??trukaketen automatizazioa barneratzea

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

Eremua

Proiektuaren eginkizuna da, alde batetik, “Platea Izapidetzea” Azpiegituraren eguneratze teknologikoa eta, beste alde batetik, Sarrera/Irteerako

Erregistroaren aplikazioaren bilakaera teknologikoa.

Espediente??kopuru handia barneratzen ari da gaur egungo azpiegitura operatiboa. Horregatik, tresna teknologiko berriagoz hornitu behar dugu azpiegitura hori, aplikazioak era masiboan sartzen direnean, horiei eutsi eta sarrera errazteko eta, aldi berean, gaur egun bertan dauden zerbitzuak bermatzeko.

Gainera, bilakaera teknologikoari esker, ziur ekin ahal izango diogu azpiegituraren etorkizuneko bilakaera funtzionalari, erabilgarritasunaren alorrean planteatutako hobekuntzei dagokienez, batik bat.

Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzaren Sarrera/Irteeren Erregistroaren soluzioari tresna teknologiko berriagoak eranstea ahalbidetuko du. Administrazio Elektronikoaren Kontseilu Gorenaren Sicres 3.0 arau berria barneratzeko behar diren oinarriak finkatzen ditu migrazio teknologikoak. Era osagarrian,

Sarrera/Irteeren erregistroaren plataforma berriak egokiago eutsiko die “zero paper” (paperaren digitalizazioa) ekimenaren ondorioz sortuko diren egoera funtzional berriei.

Honako hauek dira proiektuaren azpi??proiektuak:

2.1.1. “Platea Izapidetzearen” bilakaera teknologikoa

2.1.2. Sarrera/Irteeren Erregistroaren bilakaera teknologikoa

Parte-hartzaileak eta eragileak

EJIE sistemak

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/01 - 2013/01/31

Azken aldaketako data: