Enpresen Ataria egin

Proiektua hasi gabe

Helburuak

 • Enpresei zuzendutako atari bat edukitzea, haientzat balio erantsi handia duten eduki eta funtzionalitateekin

 • Atari berrirako kudeaketa-protokoloa ezartzea

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (BPP 2011-2013)

Eremua

 Enpresen ataria garatu, eta topagune eta informaziogune bihurtzea da proiektu honen helburua, horren bidez, enpresek Administrazioarekin dituzten izapideak errazteko asmoz.

Hasiera batean, honako honi lotuta egongo da Enpresen Atarian bilduko den informazioa:

• Enpresetarako berariazko zerbitzu elektronikoak

• Kontratatzailearen profila

• Enpresen erregistroak

• Lehiaketa eta kontratazioei buruzko informazioa

• Izapide berriei, berrikuntzari, zerbitzuak erabiltzeko gidari, administrazio-kargen murrizketari eta abarri buruzko informazio-edukiak.

• Faktura Elektronikoa

Honako hauek dira proiektuaren azpi-proiektuak:

- Ataria egin

- Enpresa-erregistroen koordinazioa

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

  Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa

Azken aldaketako data: 2011/01/17